Robotika LEGO Mindstorms EV3

2019/02/13
Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Robotika LEGO Mindstorms EV3 tailerretan izena emateko epea 2019ko otsailaren 18tik 27ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

LEGO Mindstorms EV3

Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da (euskaraz):

Martxoak 9, 16, 23 eta 30

1. txanda: lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailak. Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

2. txanda: lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 50 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2019ko otsailaren 18tik 27ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.