Robotika ikastaroak

2017/11/13

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Lego Education WEDO eta Lego Mindstorms Education EV3 tailerretan izena emateko epea 2017ko azaroaren 15etik 24ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei eta 5. eta 6. mailakoei zuzenduta egongo dira.

Lego Education WEDO, robotika hasiera maila

Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da (euskaraz):

1. txanda: abenduak 2, 9, 16 eta 23Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

Ikastaroaren prezioa 27 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 45 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2017ko azaroaren 15etik 24ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.

Lego Mindstorms EV3

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eskainiko zaie Jazinto Olabeko ludotekan, euskaraz.

1. txanda: abenduak 2, 9, 16 eta 20Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 28 eurokoa da Eibarren erroldatuta dauden haurrentzat eta 47 euro Eibartik kanpokoentzat.

Eskaera egiteko epea 2017ko azaroaren 15etik 24ra bitartean izango da. Kasu honetan, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan baita ere. Tailerrean parte hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Halaber, oinarriak eta bestelako informazioa kontsultatzeko SAKATU HEMEN.