Eibarko Udala

Robotika Gabonetako oporretan (2024-03). Onartuen zerrendak

2024/12/19
Robotika Gabonetako oporretan
Abenduaren 15ean amaitu zen "Robotika tailerren" aurrematrikula egiteko epea. Atzo, abenduak 17, zozketa burutu zen Portalean. Taldeak jarraian azaltzen diren zerrendetan kontsultatu ahal dituzue. (Klikatu ordutegiaren gainean).

ROBOTIKA Spike prime eta Robot Inventor: LH 3. ETA 4. MAILAKOENTZAT:

  • LH 3 eta 4. Abenduak 23, 24, 26 eta 27. Bi talde:
  1. 10:30-12:00.
  2. 12:00-13:30.
  • JAZINTO OLABEKO ludotekan

Bideojolasen programazioa Cyberpi eta Roblox snowboard

  • LH 5., 6. eta DBH 1 eta 2. Abenduak 23, 24, 26 eta 27. Bi talde:
  1. 10:30-12:00
  2. 12:00-13:30

INDIANOKUA GAZTELEKUAN

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.

Tailer guztietako ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa.