hizkuntzak praktikatzeko bilerak
Réunions dans la Bibliothèque: frantsesa praktikatzeko bilerak
2025/09/19

Aurrematrikula epea zabaltzen da, irailaren 29ra arte
Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia frantsesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.
Helburuak
- Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
- Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
- Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
- Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
- Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
- Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
- Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.
Dinamizatzailea: Michel Rocafort
Hizkuntza maila: Gutxieneko elkarrizketa-maila B1 da.
Maiztasuna: astero, ostegunetan. Ikasturte osoko egutegia hemen.
Aurrematrikula: irailaren 29ra arte, formulario honen bidez.