"Re_encuentro" izeneko erakusketa hartuko du Portaleak, irailaren 27tik urriaren 20ra bitartean

"Re_encuentro" izeneko erakusketa hartuko du Portaleak, irailaren 27tik urriaren 20ra bitartean

"Re_encuentro" erakusketaren aurkezpena.

2019/09/25

Portaleako erakusketa aretoan 1998an eta 2009an izan ziren Daniel Txopitearen bakarkako erakusketen ondoren, 'RE_ENCUENTRO' aita-alaben arteko atzera begirako erakusketa bat da.

Portaleako Erakusketa Gelak  "RE_ENCUENTRO: Daniel Txopitea & Ainize Txopitea" izeneko erakusketaren aurkezpena hartu du gaur asteazkena, irailak 25. Erakusketa berria 2019ko irailaren 27tik urriaren 20ra bitartean ikusi ahal izango da, asteartetik igandera arte, 18:30etik 20:30era. Erakusketaren inaugurazioa ostiral honetan, irailak 27, izango da, 19:00etan. Guztira, 100 obra inguru ikusi ahal izango dira.

Gaur goizeko aurkezpen ekitaldian izan dira Patxi Lejardi Kultura eta Euskara zinegotzia eta Ainize Txopitea, Daniel Txopitearen alaba.

Elkartze berezi honetan, alde batetik, Daniel Txopitea margolari eibartar zena izango dugu, eta, bestetik, Ainize haren ondorengo bakarra, berau ere ikusmen-arteetako artista eta aitaren heriotzetik bi hamarkada igarota gaur egun antolatzen ari diren hitzaldi eta erakusketa ibiltarien komisarioa.

Biak bat datoz disziplina sortzaile ezberdinetan erakusten duten jarrera berritzaile eta ikertzailean. Bi unibertso hurbil dira, elkarrekin egoteari utzi ziotenak Danielen desagerpen goiztiarrarekin ondorioz, Ainize oraindik oso gaztea zela gertatu zena. Dena den, gaur egun berriz ere elkartu dira jardun artistiko polit honetan.

"RE_ENCUENTRO" erakusketako irudiak