Pradoko Museoa Eibarko kaleetan... eta Liburutegian ere bai

2019/07/08

Erakusketarekin, Pradok bere bildumak ezagutarazi nahi ditu

Uztailaren 8tik 28ra "Pradoko Museoa kaleetan" erakusketa disfrutatu ahal izango dugu Eibarren, Untzaga plazan hain zuzen ere.

Erakusketarekin, Pradok bere bildumak ezagutarazi nahi ditu publikoak Museoa beraiena propioa den zerbait balitz bezala har dezan. 

Helburu nagusia da Prado Museoaren eta haren bilduma aberatsen gaineko informazioa ematea era didaktiko eta erakargarrian. 

Eskola piktoriko nagusiak daude errepresentatuta erakusketa honetan - espainiarra, flandriarra, italiarra eta beste batuzk - eta margolari eta eskola hauek sakonago ezagutzekoLiburutegian interesgunea jarri dugu maisulan hauen informazioa jasotzen duten obrak eta monografikoak erabiltzaileen eskura jarrita.