Peruko uholdeak direla-eta, Cielito Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean, hilak 21, Coliseoan
Peruko uholdeak direla-eta, Cielito Musika Bandak datorren igandean, maiatzak 21, 12:30ean, Coliseo Antzokian eskainiko duen kontzertu solidarioaren aurkezpena hartu du gaur astelehena, maiatzak 15, Portaleako Kultur Etxeak. Bertan izan dira Patxi Lejardi Kultura eta Euskara zinegotzia; Alaia Berriozabal Egoaizia GKE-ren ordezkaria; Carlos Sánchez Barba, Cielito Musika Bandako zuzendaria eta Natalie Chuchón, Eibarren bizi den Peruko abeslaria.
Gurean oso ezagunak diren Peruko abestiak, oro har, eskainiko dituzte, igandeko kontzertuan Cielito Musika Bandak eta Natalie Chuchón Peruko abeslariak; "El rosario de mi madre" edota "Ódiame", besteak beste.
Sarrerak 5 euroan daude salgai Kultu eta Guridi tabernetan. Halaber, kontzertuko egunean bertan Coliseoko lehiatilan salduko dira. Bestalde, joateko aukerarik ez duten pertsonentzat “0 ilara” erosteko aukera ere egongo da.
Biltzen duten diru guztia Perura bidaliko dute, Egoaiziarekin elkarlanean diharduten gobernuz kanpoko erakundeen bitartez.