Patinajeko pista Errebal Plazia eraikinean

2021/12/23

Aurreko astean prentsaurrekoan jakinarazi zen moduan, Astelena pilotalekuan jartzen den umeentzako parkea bertan behera geratu da aurten pandemiaren ondorioz, baina, Udala hainbat aukera aztertzen aritu da, umeei ekintza aukera desberdinak eskaintzeko.

Hori dela-eta, Olentzero eta Mari Domingiren eta Errege Magoen harreraz eta Negulekuez gain, patinajeko pista bat jarriko da Errebal Plazia eraikinaren plaza estalian. Pista abenduaren 27tik urtarrilaren 9a arte erabili ahalko da.