"Paperezko hegoak" irakurketa klubean izena emateko epea zabaltzen dugu

 "Paperezko hegoak" irakurketa klubean izena emateko epea zabaltzen dugu

Talde bateko partaideak

2019/09/02

Gaztetxoek liburuez eta sormenez disfrutatzeko gunea

Helburua: Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. "Paperezko hegoak" izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.

Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute.

Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu, eta gurasoen aurrean aurkezpen bat egin dezakegu. Liburu bana eramango du haur bakoitzak etxera, bere apalategirako.

Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Izen-ematea: Irailaren 2tik 20ra. Liburutegian edo emailez (inprimakia)

Norentzat: LHko 3. mailatik DBHko. 1. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera.

Dinamizatzailea: Txomin Magdalena.

Non eta noiz: Portalean, urritik maiatzera, hilean behin (astearteetan)

Ordutegia: 17:30 - 18:30 eta 18:30 - 19:30 (talde bi egiten badira).

Jardueraren prezioa: Dohainik.

etiketak: Irakurketa Kluba