Ordutegi berezia Liburutegian

2016/01/05

Azterketen garaia dela eta, ordutegi aldaketa dago urtarrilaren 4tik 22ra.

Urtarrilaren 4tik 22ra, Liburutegia eguerdian ere zabalik egongo da astelehenetik ostiralera (urtarrilaren 6a ezik). Ikasleek azterketak prestatzen laguntzeko jartzen da ordutegi berezi hau, 9:00etatik 20:30era hain zuzen ere. Asteburuetan ohikoa izango du, hau da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Ordutegi berezi hau maiatzean, ekainean eta uztailean ere eskainiko da.

Liburutegiak zerbitzu integralak eskainiko ditu ordu hauetan ere: bertako fondoen irakurketa, hemeroteka, mailegua, Internet, etab.

Urte osoko egutegia kontsultatzeko edo deskargatzeko, sartu zaitez hemen