"Oporrak Afariketan" eta "Udan jolasean" udalekuak

2018/04/16

Datorren apirilaren 30etik maiatzaren 6ra bitartean "Oporrak afariketan" eta "Udan jolasean" udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

"Udan jolasean" eta "Oporrak afariketan" udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 30etik maiatzaren 6ra bitartean izena ematea. Udan jolasean programa 5 urteko haurrei zuzendua dago, hau da, 2012. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan programa aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzendua dago.

Udan jolasean:

2012an jaiotako haurrentzat.

Txanda bakarra: uztailaren 2tik 13ra. Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.

Izen ematea: apirilaren 30etik maiatzaren 6ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: www.astixa.eus

  • Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera informatiboa ekainaren 12an 18:00etan izango da Eibarko Udaleko Batzar aretoan.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu


Oporrak afariketan:

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

Txandak

  1. Txanda: uztailaren 2tik 13ra
  2. Txanda: uztailaren 9tik 20era

Izen ematea: apirilaren 30etik maiatzaren 6ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: www.astixa.eus

Prezioa:

  • 60€ umeko
  • 100€ anai-arrebak
  • 150€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera informatiboak Eibarko Udaleko Batzar aretoan:

  • Ekainak 12, 18:30ean euskeraz
  • Ekainak 12, 19:00etan gazteleraz

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu.