Oporrak Afariketan eta Udan jolasean

2018/05/16

Eibarko udalak antolatzen dituen udaleku irekietan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien bi programetan izena emateko epea maitzaren 6an amaitu zen. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua, "Oporrak afariketan" eta "Uda jolasean" programetan ondo baino hobeto pasatzeko. "Oporrak afariketan" programan 567 haurrek eman dute izena,  eta "Udan jolasean" programan, aldiz, 94 haurrek.

Guraso bilerak:

Udan jolasean: bilera informatiboa ekainaren 12an izango da, 18:00etan  Eibarko Udaletxeko Batzar aretoan. 

Oporrak afariketan: Eibarko Udaletxeko Batzar aretoan. 

  • Ekainak 12, 18:30ean EUSKARAZ
  • Ekainak 12, 19:00etan GAZTELERAZ