Ondarearen Europako Jardunaldiak 2023

Aurten ere Armagintzaren Museoak urrian zehar Gipuzkoan egingo diren Europako ondare jardunaldietan parte hartuko du. ONDARE INMATERIAL BIZIA lelopean egingo diren jardunaldietan lurraldearen ondare kultural inmaterial aberatsa ezagutzera emango da.
Berrikuntza eta ekintzailetza Eibarko DNAren parte dira. Eibartarrek behin eta berriz berrasmatu izan dituzte gure baliabide industrialak, garaietara egokituz.
Urriaren 21ean Eibarko tradizioan sakonduko dugu, industria-ondarea berrasmatuz, bisita-tailer baten bidez.
Iraganean eta orduko industria- eta artisau-prozesuetan murgildu ondoren, Museoko pieza bat berrasmatuko dugu 3D inprimaketako tailer-erakusketa baten bidez, Mrlaspiurren eskutik. Tradizioa, artisautza eta 3D teknologia, gure izaera ekintzaileari balioa emateko eta bizirik mantentzen jarraitzeko.
Hizkuntza: euskaraz eta gaztelaniaz
Lekua: Armagintzaren Museoa, Eibar.
Egun: Urriak 21
Ordua:16:30etik 19:30era
Antolakuntza: Armagintzaren Museoa/ Eibarko Udala y MRLASPIUR.
16 urte baino gehiago dituzten pertsonak.
Prezioa: 6€
Pertsona kopurua: gutxienez 6 pertsona, gehienez 15.
Aurretiko izen-ematea: urriaren 1etik 17ra (biak barne) ondorengo estekan:
http://formularioak.eibar.eus/es/berriroasmatzea2023-01
Informazioa: museoa@eibar.eus