Negulekuak otsaila eta martxoan

2021/01/29

Eibarko Udalak eta Eibarko Merkatari Gune Irekiak Negulekuen programa martxoan 27 arte luzatu dute.

Negulekuen programa larunbatetan zabalik jarraituko du martxoaren 27 arte, Jazinto Olabeko ludotekan, Astelena forntoian eta Portalean (eskulanak)

Jazinto Olabeko ludotekan, otsailaren 1etik aurrera, 2016an jaiotako haurrek ere izena eman ahal izango dute.

Ordutegiak mantentzen dira.

Otsaileko egunetan aldez aurretiko hitzorduak eskatzeko egutegia otsailaren 1ean irekiko da eta otsailaren 22an martxoko larunbatak.

Otsailaren 1ean: otsailak 13, 20 eta 27 egunak irekiko dira.

Otsailaren 22an: martxoak 6, 13, 20 eta 27 egunak irekiko dira.

Hitzordua hartzeko esteka hemen duzue: https://hitzorduak.eibar.eus/negulekuak/eu

Bestalde, zerbitzuaren balorazio inkesta bat prestatu dugu era errez baten betetzen dena. Aukerarik baduzu, zerbitzua hobetzen lagunduko digun tresna baliogarria da. Inkestak erabat anonimoak dira. Inkesta betetzeko SAKATU HEMEN