Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Armagintzaren Museoak gaur ostirala, maiatzak 18

2018/05/18

Armagintzaren Museoak bat egingo du ospakizun honekin eta bere ateak zabalduko ditu bisitatu nahi gaituzten guztientzat, nahiz eta gugandik ehunka kilometrora egon.

Eibarko Armagintzaren Museoak Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du gaur ostirala, maiatzak 18. Hori dela eta, atzotik hasi eta hilaren 20ra arte, sarrera doakoa izango da ohiko ordutegian. 

Halaber, 360 graduko bisita birtual fotografiko bat garatu dugu, ikusgai dena  museoaren webgunetik. Bisita birtualaren bidez, ibilbidea egin ahal izango da gure museoaren aretoetatik, gure espazioak birtualki esperimentatu eta gure altxorretako batzuk deskubritu. Era berean, bisitari guztiak gonbidatu nahi ditugu haien sare sozialetan gure museora egindako bisitan bizi izandako esperientzia igotzera.

Bestalde, bihar larunbata, hilak 19, doako bisita gidatua antolatu da erakusketa iraunkorra ezagutzeko; euskaraz, 17:00etan, eta gazteleraz, 18:30ean. Izen-ematea 943708446 telefono zenbakiaren bitartez edo museoa@eibar.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita egin daiteke.