Meetings at the Library: ingelesa praktikatzeko bilerak

2023/01/01

Plaza libreak daude

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia ingelesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitzakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Dinamizatzailea: Edward Merriman.

Hizkuntza maila: Gutxieneko elkarrizketa-maila B1 da.

Plaza libreak daude. Galdetu Liburutegian, telefonoz (943708437) edo posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus).