Matrikula zabalik Udal Euskaltegian
2020/09/11

Udal Euskaltegiko matrikula zabalik egongo da irailaren 25era arte.
Maila guztiak, ordutegi zabala, ikastaro bereziak, autoikaskuntza, HABEko titulo ofizialak ateratzeko prestaketa...
Tarifa bereziak dauzkagu langabetu, ikasle, guraso, merkatari/ostalari, enpresetako langile eta 65 urtetik gorakoentzat
Bulego ordutegia: goizez 08:30etik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 19:00etara, Portaleko 2. solairuan
Euskaltegira etorri aurretik, hitzordua hartu behar da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 943700912 telefonoan edo euskaltegia@eibar.eus helbidean eska daiteke.