Liburutegiaren jarduerak martxoaren 8aren inguruan

2024/03/04

Udal Liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Martxoaren 8ko lantaldearen helburuekin bat eginez.

Udal Liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Martxoaren 8ko lantaldearen helburuekin bat eginez; hau da, emakumeak eta feminismoa aintzat hartzea eta aitortzea Eibarren, modu eta jarduera ezberdinen bidez.

Lantaldeak, urtero, gai bat adosten du egitarauaren ardatz bezala, eta, aurtengoa, Zaintzak, ikuspegi feministatik izango da.

Liburutegitik honako ekintza hauekin laguntzen dugu:

M8 2024. Zaintzak, denon bizitzak erdigunean irakurketa-gida eta interesgunea, gure webgunetik eskuragarri.

Berdintasuna helburu irakurketa-gida, haurrentzako,  umeen liburutegiko blogean eskuragarri.

"Itsaspeko bihotzak" erakusketa didaktikoa, otsailaren 28tik  martxoaren 7ra, euskal haur-literaturaren bidez genero-berdintasunaren gaia lantzen duena.

Ana Apikaren martxoko ipuin kontaketa saioa: “Rol jokoa”.