Eibarko Udala

Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara irteeran zozketa burutu da

2026/05/19
Abentura parkera irteera 2026

Derrigorrezko Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek maiatzaren 23an Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara joateko aukera paregabea dute Eibarko Udalaren eskutik.

LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek multiabentura parkera joateko aukera paregabea dute.

Irteera maiatzaren 23an izango da goizeko 10:00etan Ego Gaineko autobus geltokitik. Itzulera arratsaldeko seiak eta laurdenetarako (18:15) izango da, gutxi gorabehera Ego Gaineko autobus geltokira.

84 eskaera jaso dira guztira. Zozketa burutu behar izan dugu Mendexako abentura parkera eta Karraspio hondartzara joateko.

Onartuen zerrenda ikusteko klikatu hemen

Behin betiko matrikula presentziala maiatzaren 21ean egin behar da Errebaleko bigarren solairuan izango dugun gurasoen bileran.

Bilera eta matrikula presentziala: maiatzaren 21, 18:00etan

Irteeraren prezioa: 15 €

Behin betiko matrikula burututzeko ondorengo dokumentuak eraman behar dira:

  1. Haurraren Osakidetzako txartelaren fotokopia.
  2. Ordanketaren ziurtagiria umearen izenean. Kontu korronte zenbakia: ES53 0081 2107 4500 0161 0568    BIZIKIDETU SLL
  3. Behin betiko matrikula behar bezala beteta eta sinatua. Matrikula orria deskargatu hemen

Zalantzarik izanez gero, Eibarko Udaleko 943 708 435 telefonora deitu dezakezu