Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara irteera

2024/04/25

Derrigorrezko Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek maiatzaren 25ean Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara joateko aukera paregabea dute Eibarko Udalaren eskutik.

LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek multiabentura parkera joateko aukera paregabea dute. Irteera maiatzaren 25ean izango da, baina, aldez aurretik, izena eman beharko da apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean.

Izen ematea: https://formularioak.eibar.eus/eu/abenturaparkea2024

Irteeraren prezioa 15 eurokoa da.

Jasotzen diren eskaerak ditugun plazak baino ugariagoak baldin badira zozketa maiatzaren 13an burutuko da eta hauen emaitza maiatzaren 15ean argitaratuko dira Webgune honetan.