Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara irteera

2022/05/06

Derrigorrezko Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek, ekainaren 11n Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara joateko aukera paregabea dute Eibarko Udalaren eskutik.

LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleek multiabentura parkera joateko aukera paregabea dute. Irteera ekainaren 11n izango da, baina, aldez aurretik, izena eman beharko da maiatzaren 23tik 30era bitartean.

Izen ematea: https://formularioak.eibar.eus/eu/abenturaparkea2022

Irteeraren prezioa 15 eurokoa da.