Kulturak informazio gune berria prestatu du

2020/12/21

Eibarko Udaleko Kultura sailak Untzagako kioskoa zaharberritu du Kultura jardueren berri emateko.

Eibarko Udaleko Kultura sailak Untzagan dagoen kioskoan lan batzuk egin ditu jardueren kartelera bezala erabili ahal izateko. Kontzertuak eta antzerkiak izango dira batez ere hedatuko diren jarduerak.

Informazio gune berri honekin antolatzen diren ekitaldien hedapena handitzea nahi da, eta herritarren gustokoa izatea espero dugu.