Kirola familian abiatzear da

2021/10/15

Eibarko Udalak eta Eibarko Udal Kirol Patronatoak udazken-neguko larunbat eta igande arratsaldeetan ume (2-5 urteko haurrentzat) eta gurasoentzat jolasteko gunea irekiko dute Ipuruako Kiroldegian.

Umeek gurasoekin jolasteko aukera izango dute, ez da zaintza toki bat izango, umeek gurasoeekin jolasteko gune bat baizik. Zerbitzua larunbat eta igandeetan zabalduko da 17:30etatik 19:30etara. Azaroaren 6a larunbata izango da irekiera eguna.

Zerbitzua gurasoek kudeatzen dute, beraz, arduradunak behar beharrezkoak ditugu zerbitzua martxan jartzeko.

Zerbitzua zabaltzeko Kiroldegiko atezaintzara jo behar da.

Ohar nagusiak honako hauek dira: ez laga jaten, pilota handiarekin ez laga jokatzen (saskibaloiko handiak adibidez), squash-eko aretotan ez laga sartzen, ….. zentzudun jokatzearekin nahiko da.

Ondo pasa familian jolasian!