"Kirola familian" abiatu da

2017/11/10

Eibarko Udalak eta Eibarko Udal Kirol Patronatoak udazken-neguko larunbat eta igande arratsaldeetan ume (2-5 urteko haurrentzat) eta gurasoentzat jolasteko gunea ireki dute Ipuruako Kiroldegian.

Umeek gurasoekin jolasteko aukera izango dute, ez da zaintza toki bat izango, umeek gurasoeekin jolasteko gune bat baizik. Zerbitzua larunbat eta igandeetan zabalduko da 17:30etatik 19:30etara. Azaroaren 4an larunbata zabaldu zen zerbitzua eta martxoaren 25 arte irekita egongo da

Zerbitzua gurasoek kudeatzen dute, beraz, arduradunak behar beharrezkoak ditugu zerbitzua martxan jartzeko. Aurten berrikuntza bat sartu dugu. Arduradunak ez du izena aldez aurretik eman behar. Egun berean bertan Ipurua Kiroldegian "Kirola familian" karpeta atezaintzan eskatuta nahikoa izango da arduradun lanak betetzeko. Beraz, lehena ailegatzen dena zerbitzua irekiko du. Zerbitzua irekiez gero itxiera ordutegia errespetatu beharko da, 19:30 arte alegia.

Informazio gehiago behar baduzu klikatu hemen