Kezka taldearen koko-dantzak ate-joka Eibarren otsailaren 23an

Kezka taldearen koko-dantzak ate-joka Eibarren otsailaren 23an

Argazkia: Felipe Loiola - Kezka dantza taldea CC BY-SA

2019/02/20

Koko eskean ibiliko dira kalez kale eta baserriz baserri. Aurten, Kiñarraga eta Otaola bailaretan.

Usadioari jarraituz, goizeko 8:30ean hasiko dira aurtengo koko-dantzak merkatu plazan batzen diren baserritarren aurrean. Handik bi taldetan banatuta arituko dira baserritik baserrira eguerdi aldera arte. Talde batek Saratsuegitik (Sautsi) gora, Iragorri baserrira joko du, eta ondoren Azitainera joan eta Loiola, Egiguren, Izkua eta Txopen bisitatuko ditu. Herriaren beste muturrera joango dira gero, Otaolaerdikoa eta Ipurua baserrietara. Bien bitartean, beste taldea, Txontatik abiatuko da Mertxete, Iraegi, Aretabeletxe, Iraegitxiki eta Unbe aldera abiatuz eta, azkenik,  bi taldeak elkartuta Altamirabehekoa, Katina eta Bolinguan bukatuko dute goizeko koko-eskea.

Arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Anbulatorioko parkean bilduko dira eta ondoren Eibarko kaleetan ibiliko dira koko-dantzariak Elgoibarko Mauxitxa txarangak lagunduta. Eibarren ateratzen diren koko-dantzari eta koko-marruak bereziak dira, inauteriaren sustraian oinarritukoak. Hala gorpuztu ziren mamarruak, burburixuak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia… eta koko-dantzariak eta euren makil-jokoa.

etiketak: egoibarra