Eibarko Udala

Kaos tailerra (2025-01)

2025/03/03
Kaos tailerra

Eibarko udalak LH 3-, 4. eta 5. mailako haurrentzat kaosari buruzko tailerra antolatu du. Hiru jarduera ezberdin egingo dira, kaos moda, kaos artea eta kaos arkitektura hain zuzen ere. Martxoaren 3an zabaldu da aurrematrikula-epea eta martxoaren 10 arte egongo da irekita.

Kaos tailerraren datak hauek dira:

  • Martxoak 15, 22 eta 29. Portaleko 3.solairuan

Enpresa: ADARABAR

Ordutegia: 17:00-19:00.

Prezioak:

  • Eibarren erroldatutakoak 9 €.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 18€.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da martxoren 3tik 10era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

http://formularioak.eibar.eus/eu/kaostailerra2025

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrenda lortuko da eta taldearen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2025eko martxoaren 11n.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 12an 10:00etan. Zozketaren emaitza martxoaren 13an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko