Jira Bueltan liburuxka eta DVDa oparitan

2017/12/02

Eibarko Udalak Jira Bueltan: betiko 50 kanta eta jolas liburuxka eta DVDa banatuko ditu opari gisa Lehen Hezkuntzako 1 mailako umeen familien artean.

Egileak Badihardugu eta Ahotsak.eus dira. Lana Eibarko, Elgoibarko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalen babesarekin egin dute.

Liburuxkan eta DVDan Eibarko hainbat ikastetxetako umeak agertzen dira eta baita bertako pertsona nagusiak ere.

Gure aurreko belaunaldiei jasotako kanta eta jolasak berreskuratu eta biziberritzea da lan honen helburua.

Durangoko azokan ere egongo da salgai, Badihardugu euskara elkartearen stand-ean. Gainera liburuxka-DVDan datozen kanta eta jolas guztiak Ahotsak ikasgelan web gunean ere badaude, herritar guztien eskura. HEMEN.