Jazinto Olabeko ludoteka zabaltzear

2019/09/11

Jazinto Olabe ludotekaren 2019/2020 ikasturtea hastera doa. Irailaren 16tik 23ra bitartean izena eman beharko duzu zerbitzu honetan parte hartu ahal izateko.

Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat zuzenduta dago. 

Ordutegiak mailaren araberakoak dira. Haur Hezkuntzako 3 mailakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek 16:30etik 18:00etara izango dute zerbitzua. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleek 18:00etatik 19:30era izango dute zerbitzua.

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da.

Aurrematrikularen epea:

Irailaren 16tik 23ra (Internez bidez, www.astixa.eus web orrian)

Behin betiko matrikulaketa (Presentziala):

Irailaren 30etik urriaren 2ra, Jazinto Olaben. 10:00-13:00 eta 16:00-18:00

Prezioa:

Haur hezkuntzako haurrak urte osorako: 50€

Lehen hezkuntzako haurrak urte osorako: 75€

Diru-laguntza:

Eibarko udalak deialdia egin du diru-laguntzak emateko, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza jasotzen dutenei, euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduera publikoak egin ditzaten. 

Diru-laguntzen eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epea 2019ko urriaren 18an amaituko da. 

PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, aurkeztu behar dira eskabideak (Udaletxearen beheko solairuan, Untzaga plaza 1).

Klikatu hemen diru-laguntzei buruz informazio gehiago lortu nahi baduzu.

Guraso bilera:

Programaren berri emateko ondorengo egunean guraso bilera antolatu dugu zerbitzuari buruzko informazio guztia emoteko eta baita zuen zalantzak argitzeko ere.

Urriak 9 17:00etan Jazinto Olabeko ludotekan