Izena emateko epea zabalik "Debabarrena Integra - Bat Eginez" programaren 16. edizioan

Iazko ikasle taldea

Iazko ikasle taldea

2021/07/21

Egitasmoa Armeria Eskolako Elkarteak (AEE) lideratua eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak diruz lagundua da. Izena emateko epea irailaren 17ra arte egongo da zabalik.

2021-2022 ikasturterako 'Debabarrena Integra - Bat Eginez' programaren 16. edizioa antolatu du Armeria Eskola Elkarteak. Programa horrek bi fase ditu: aurten, lehen fasean, gaztelania eta matematikako funtsezko eragitez gain, euskarazko uler-saioak ere eskainiko dira Eibarko Udalarekin lankidetzan (186 ordu + 60 ordu). Helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila eskuratzea da eta modu honetan integrazio soziala erraztea.

Aurreko urteetan bezala, bigarren fasean, FMEE0108 Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak Profesionaltasun Ziurtagiria eskainiko da (400 ordu + 40 ordu minimo praktikak = 440 ordu).

Interesatuek programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Bere jatorrizko hizkuntzan alfabetatua izan behar da
  • Batuketak, kenketak, biderkaketak eta zatiketak egiten jakin behar da.
  • Gaztelaniaz komunikatzeko gai izan behar da.
  • Lanbiden izena emanda egon behar da

Aurreinskripzioa, 943203244 / 615 775 556 telefono zenbakien bitartez edo Armeria Eskolako 104 Bulegora bertaratuz egin daiteke, irailaren 17ra arte.

Informazio osoa hemen.