Izaro kontzertuaren sarreren itzulketa

2020/10/30

Eusko Jaurlaritzaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretua indarrean jarri ondoren, eta hura aplikatuz, Teatro COLISEO Antzokiak honako hau jakinarazi nahi du: Aipatu Dekretuak ezarritako mugikortasun murrizketek eragindako pertsona guztiei azaroaren 6an iluntzeko 8:30ean IZARO-k emango duen ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa honela itzuliko zaie:

     1. Antzokiko leihatiletan erositako sarrerak

Zenbatekoa eskudirutan leihatiletan itzuliko da. Epemuga azaroaren 6an ikuskizuna hasi arte egongo da zabalik.

     2. On-line erositako sarrerak:

Itzulketa ez da automatikoa izango. Interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: coliseoeibar@gmail.com, gaian "Sarrerak itzultzea" adieraziz eta, mezuaren eremuan, sarreren itzulketa berariaz eskatuz. Ordaindu den txartelaren izen abizenak eta sarreren ilara eta eserleku zenbakiak adierazi beharko dira.

Bai leihatilan eta baita online bidez itzultzeko eskaerak kudeatu ahala, sarrerak salgai jarriko dira lehiatilan eta Online kanaletan. Pazientzia eskatzen dugu itzulketak kudeatzeko behar den denborarengatik, eta barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpenengatik.

Zenbatekoa eskudirutan leihatiletan itzuliko da. Epemuga azaroaren 6an ikuskizuna hasi arte egongo da zabalik.