Itsaspeko bihotzak areto literarioa. Plaza libreak oraindik Familientzako saioan

Itsaspeko bihotzak areto literarioa. Plaza libreak oraindik Familientzako saioan

2016an egindako saioaren irudiak

2018/03/09

Martxoaren 7tik 15era Portaleko erakusketa aretoan ikusgai dagoen areto literario honek genero berdintasuna lantzen du, euskal haur literaturaren bitartez

Familientzako saioa. Martxoak 12, 17:30 - 18:30. Plaza libreak

Haurren adin gomendatua: 5-8 urte

Izen-ematea Liburutegian (Tel. 943708437 | liburutegia@eibar.eus)

Honako saio hau guraso eta haur txikiagoetara egokitua dago, eta urazpiko ibilbidea giro goxoan egiteko proposamena da. Hasiera batean, ibilbide proposamen berbera jarraituko dugu, baina gune bakoitza (eta bertako eduki eta albumak) adin tarte horretara egokituak daude. Bereziki, albumen aurkezpen eta ipuin kontaketetan zentratuko gara, eta amaieran altxorrera iristean denbora izango dute liburuak lasai begiratzeko.

Tarte honetan haurrei gomendio txikiak egingo zaizkie, taldearen eta partaideen arabera liburu zehatzen aurkezpenak egingo ditugu, eta gurasoekin bibliografiaz aritzeko tartea hartuko dugu.