Itsaspeko bihotzak areto literarioa Eibarren

2020/03/03

Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrei zuzenduta. Eibarko ikastetxeekin lotu dira bisitak dagoeneko, 5 eta 8 urte bitarteko harrak dituzten familientzako saioa ezik

Galtzagorri elkarteak Itsaspeko Bihotzak izeneko areto literarioa eskaintzen dio Eibarko Liburutegiari.

Areto literario honek genero berdintasunaren gaia lantzen du, Euskal haur literaturaren bitartez. Aspalditik kezkatuta gaude gai honekin, umeentzako ipuinek oraindik ere biltzen dituzten estereotipoekin.

Hala, hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu dute. Ibilbideak haur literatura hartzen du barne bereziki, eta baita bestelako arte adierazpenak ere (ilustrazioa, jostungintza, artisautza, ikus-entzunezkoak…).

Haur eta gazteentzat argitaraturiko lanen artean parametro pedagogiko hezkidetzaileak dituztenak hautatu dituzte saiorako. Liburu zehatz bat aitzakia izanik, hezkidetzarekin lotura zuzena duen gai bat jorratuko dute umeekin arte diziplina ezberdinak erabiliz aretoaren txoko bakoitzean.

Aretoa martxoaren 6tik 16ra izango dugu Eibarren. Lehen Hezkuntzako 4. mailako 13 taldek eman dute izena. Horietaz aparte, Eibar BHIko Zig gela eta Familientzako saio bat eskainiko dugu.

Ekintza hau Eibarko Udaleko Berdintasun sailak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatzen dugu.