Ingelesa eta frantsesa praktikatzeko taldeak: plaza libreak

2024/01/31

Jarduera ingelesa eta frantsesa praktikatzeko aldizkako bilerak antolatzean datza: "Meetings at the library" eta "Réunions dans la Bibliothèque"

Liburutegia ingelesa eta frantsesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Egutegia: bilerak astero egiten dira, urritik maiatzera. Saioak ordu eta erdikoak dira.

  • Ingelesa: Dinamizatzailea: Ryan Jordan. Asteazkenetan, 19:00etan, egutegi honetan zehazten diren egunetan. 6 plaza gelditzen dira.
  • Frantsesa: Dinamizatzailea: Michel Rocafort. Ostegunetan, 19:00etan, egutegi honetan zehazten diren egunetan. 8 plaza gelditzen dira.

Interesatuta egonez gero, jarri harremanetan Udal Liburutegiarekin (liburutegia@eibar.eus, 943708437)