Indarkeria matxistaren aurrean, saretze feminista: irakurketa-gida eta interesgunea

2022/11/25

Berdintasun Zerbitzua - Andretxearekin elkarlanean aukeratutako liburu eta film sorta batetik abiatuta, irakurketa-gida bat argitaratu dugu; beste behin ere, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko jardueretan lagundu nahi dugu ekintza honekin.

Gida honek fikziozko liburuen, saiakeren, gazteentzako eleberrien eta emakumeen aurkako indarkeria matxista gai nagusi duten filmen sorta bat biltzen du.

Gidako material guztiak liburutegiaren sarreran dagoen interesgunean daude eskuragarri.

Era berean, emakumeen aurkako indarkeria matxisten amaiera aldarrikatzeko antolatutako egitarauaren ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen du Liburutegiak.

"Indarkeria matxistaren aurrean, saretze feminista”

25-N eguneko jardueren ondoren, hurrengo ekitaldia dago aurreikusita: “Ama kontaidazu berriro” ipuin kontaketa musikatua, azaroaren 26an, 18:00etan, Portaleko Areto Nagusian. 

Honetarako plazak gelditzen dira oraindik, beraz, interesa izanez gero, deitu Liburutegira (943708437)