Igor Etxabe ikerlariaren “Eibarko kapital sozialaren oinarriak- Las bases del capital social de Eibar” hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean dago eskura

2022/02/04

Eibarko kapital soziala izan zuen hizpide, Armeria Eskolari arreta berezia eskainiz.

Etxabe ikerlariak egindako doktore-tesiaren ondorioetako bat Economic History Research aldizkarian argitaratutako “Social capital in Eibar, 1886-1985” artikuluan jaso zen; eta bertan zera dio: Eibarko industriak, enpresen arteko harreman formalez harago, ugazabek eta langileek osatutako sare informal trinko bat zuen, eta hori garrantzizkoa da herriko tailerren bilakabidea ulertzeko.

Armeria Eskolan emandako hitzaldian argi utzi zuen pertsona fisiko edo juridiko batek duen kontaktu-sareak inpaktu positiboa izan dezakeela tokian tokiko ekoizpen sistemen informazio trukean, berrikuntza gaitasunean eta enpresa izpirituan.

Dokumentuak argia piztuko digu Eibarko kapital sozialaren inguruan.

 

etiketak: egoibarra