Idazlearekin harixa emoten irakurketa klubaren izen-ematea zabalik

2018/07/16

Idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaini, aurrez aurreko solasaldien bitartez da irakurketa klub honen helburua.

Antxon Narbaizaren laguntza izango dugu ere liburuaren mamia ateratzeko. ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromesua hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.

Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.

Izen-ematea: Uztailaren 16tik irailaren 7ra. Liburutegian.

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat.

Idazleek parte hartuko dute saioetan.

Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan. (Irailaren 25ean hasiko da).

Ordutegia: 19:00 - 20:00

Jardueraren prezioa: Dohainik.

Hizkuntza: Euskara.