Hondartza eta paintball eguna

2016/05/25

Indianokua gaztelekutik irteera eguna antolatu da ekainaren 11rako. Eguerdi aldean Debako hondartzara eta bazkal ostean Lasturren paintball-eko jarduera burutuko da.

Datorren ekainaren 11rako Indianokua gaztelekuak irteera eguna antolatu du. DBH-ko ikasleentzat zuzendua dago ekimen hau. Eguerdi aldean trenez Debako hondartzara abiatuko dira nerabeak eta bazkal ostean, Lasturrera autobusez igoko dira Paintball-eko jardueran parte hartzeko. Eibarrerako itzulia autobusez izango da. Irteeraren prezioa 10€koa da nerabe bakoitzantzat. Indianokua gaztelekuan izena eman behar duzu maiatzaren 29a baino lehen.

Animatu zaitez! Primeran pasako duzu eta!