Eibarko Udala
egoibarra

Herri-bozketaren emaitza Harro nago zutaz, Eibar! Vs Amorratzen nauzu, Eibar! argazki-lehiaketan

2022/01/17
“Negua Eibarren”, Amaia Alcoba
Amaia Alcoba Lopez eta Alejandro de Diego Prieto izan dira herri-galdeketaren irabazleak.

Alejandro de DiegorenEibar vaciada” lanak jaso du atal horretan bozkatu duten herritar gehienen oniritzia “Amorratu” sailean 29 botorekin, eta “Harro” atalean Amaia AlcobarrenNegua Eibarren” argazkiak 19 botorekin.

Epaimahaiak hala erabakita, argazki guztiak jendaurrean jarri ziren ikusgai udal webgunean 2021eko abenduaren 31ra arte, herritarrek botoa emateko aukera izan eta sail bakoitzeko argazki bana hauta zezaten. Guztira 95 bozka eman dira atal bietan, baliogabeak kendu ondoren.

“Eibar vaciada”, Alejandro de Diego

“Eibar vaciada”, Alejandro de Diego