Hermenegildo Bracons Huguet (1923-2018) arkitektoa hil da, 1959ko Eibarko Plan Orokorraren egile nagusia.

Hermenegildo Bracons Huguet (1923-2018) arkitektoa hil da, 1959ko Eibarko Plan Orokorraren egile nagusia.

Hemenegildo Bracons Huguet

2018/03/22

Industria-garapen etengabea eta biztanleriaren igoera handia zegoen 59ko Antolamendu Planaren sustraian.

Hermenegildo Bracons Huguet Bartzelonan jaio zen 1923ko maiatzaren 21ean, eta arkitekturako ikasketak hiri hartako Arkitektura Eskolan egin zituen.  Titulua eskuratu eta Ceutan egon zen lanean denbora-tarte labur batean harik eta Laracheko arkitekto plaza 1951n lortu zuen arte; 1957an, Eibarko Udaleko arkitekto plazaren jabe egin zen eta bertan jardun zuen lanean 10 urtez. 1959ko Plana, gure herriaren eraketa zehaztu eta taxutu zuena, Udaletik zuzendu zuen.

Eibarrek, 1957an, 26.856 biztanle zituen, eta 15 urterako balioa zuen Planak  55.831 biztanleraino izatera helduko zela aurreikusi zuen, honako arrazoi hauetan oinarrituta: industriaren garapenari esker, Eibarko populazioa 1945ekoaren halako bi zen; eta, immigrazioa eta urte haietako hazkunde naturala kontuan hartuta, huraxe izan zen aintzat hartu behar izan zuten datua. Beraz, plana idazterakoan eragin handia izan zuen "etxeak zertarako, industriarik ez badaukagu"  ideiak, eta horrexegatik hartu zuten industria-poligonoek herriaren lurralde-antolatuaren erditik gorakoa.

Hemenegildo Bracons Eibartarren Ahotan proiektuan elkarrizketatu genuen 2009. urtean. Bere elkarrizketaren pasarte batzuk sarean daude ikusgai. Hementxe adibide bat.

 

Bracons arkitektoak, 1975ean Eibar aldizkarian argitaratutako artikulu batean zioen, denborarekin, Planaren zergatikoa galdu egin zela, baina berak behintzat ez zukeela denbora asko iraungo udal-funtzionario legez, 1959an Orbea fabrika kentzea eta haren lekuan hamalau pisuko dorreak eraikitzea proposatu izan balu.

1966ko Eibar aldizkarian (PDF) ere idatzi zuen, Amaña auzoko zubiaren inguruan.

Puente de Amaña, Revista Eibar 1966, Hermenegildo Bracons

etiketak: egoibarra