Hazi Hezi aldizkariaren urtebeteko harpidetza doan

2021/01/25

2 urteko umeen gurasoek alkatearen gutun bat jasoko dute aste honetan, harpidetza egiteko gonbidapenarekin.

Hazi Hezi hiruhilabetekaria haurren heziketarako eta garapen integralerako oso tresna baliagarria da. Hori jakinik, etxeko haziera eta heziketa lanetan lagundu nahian, Eibarko Udalak aldizkariaren urtebeteko harpidetza (4 zenbaki) eskaini nahi die Eibarren erroldatuta dauden 2 urteko umeen gurasoei, doan.

Aste honetan jasoko dute familiek alkatearen gutuna, harpidetzaren eskaintzarekin. Interesatuta dauden gurasoek gutunarekin batera doan fitxa bete, eta ikastetxean entregatu beharko dute otsailaren 5erako.