Eibarren ere hasi da Euskaraldia

 Udaletxearen alboko fatxada, Euskaraldiaren banderolarekin.

Udaletxearen alboko fatxada, Euskaraldiaren banderolarekin.

2020/11/20

Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta abenduaren 4ra arte iraungo du; 15 egun.

Hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ariketa soziala da Euskaraldia. Euskal Herri osoan aldi berean egingo da bigarren edizioan ere. Aurten ere ahobizi eta belarriprest rolak betetzeko izena eman duten herritarrak izango dira ekimenaren protagonistak hurrengo asteetan. Bigarren Euskaraldi honetan gainera, milaka entitatek sortu dituzten ariguneak ere izango dira, euskaraz lasai aritzeko guneak.

Eibarren 2.000 lagunetik gora daude izena emanda, dagoeneko. Gaurtik aurrera, 15 egunez, txapa identifikagarria eramango dute bistan.

Eibarko Udalak ariketari babesa emateko adierazpena egin zuen iraileko Udal-batzarrean. Horregatik Eibarko Udalak eibartarrak Euskaraldian parte hartzera animatu nahi ditu. Oraindik izena eman daiteke azaroaren 24ra arte.

Eibarren 83 entitatek eman dute izena eta gutira 350 arigune baino gehiago osatu dira.