Hasi da Etxealditik Euskaraldira!
2020/04/24

Lenengo pilula edo proposamena: taldean, familian, lagunartean edo bakarka... baina egin tarte jolasari, euskaraz!
#1
(apirilak 24)
Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!
Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!
- Jolasak.eu. Jolas sorta
- Belaunaldi berrien aukera webguneko baliabideak
- On-line jolasak. Azkue Fundazioa
- Euskal tribiala. Azkue Fundazioa
- Etxean goxo. UEMAk egindako bilketa
- Partxis-a baino gehiago. Barakaldo euskaraz
- Plazan Bazan. Tokikom
- Ikusbera
- Umeekin jolasteko hainbat bilduma. Berria-ren bilketa
- Atopia. Rol jokoa (Zuzeutik jasoa)
- Egunean behin
- Game erauntsia. Bideo joko zale euskaldunen komunitatea
Etxealditik Euskaraldira ekimenean gaurtik maiatzaren 3ra bitartean egingo diren proposamen guztiak, egunez egun, ikusteko aukera izango duzu HEMEN.
Proposamenak gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazkiak, bideoak edo mezuak sare sozialetan partekatzeko!