Gurasoentzako tailerra: Haurrak, poesia eta eskola

2019/01/29

Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan familientzako eta hezitzaileentzako formakuntza tailerra egingo da otsailaren 12an eta 19an PORTALEAn.

Tailerreko irakaslea Yolanda Arrieta izango da. Iaz eskainitako tailerraren arrakasta kontuan hartuta aurten ere bera izango da gidari.

Tailerrak 18:00-20:00 bitartean izango dira bi astearteetan, otsailaren 12an eta 19an.

Parte-hartzaileek haur poesia modurik eraginkorrenean frogatuko dute: sortu, antzeztu, kontatu, esan. Erabat praktikoa izango da.

Izena emateko epea otsailaren 6an itxiko da.

Interesatuek 943708437ra deitu edo euskara@eibar.eus helbidera idatzi dezakete. Udal Liburutegiko mostradorean ere eman daiteke izena