"Gurasoak ere eskolara" euskara ikastaroak martxan

Ikasleen argazkia

arratsaldeko taldea

2020/11/26

Bi talde osatu dira: bat hasiera mailakoa eta bestea hobekuntza mailakoa.

Joan zen astean jarri ziren martxan talde biak. Hasiera mailakoa astearte eta ostegunetan biltzen da 9:30-11:30 bitartean Portalean. Eta maila ertaineko taldeak ere astearte eta ostegunetan du hitzordua baina 14:30-16:30 artean.

Ikastaroa 100 ordukoa da eta maiatza amaieran bukatuko da.

Guraso batzuek ikastaro hauen bidez euskara pixka bat ikasi nahi dute, batez ere euren seme-alabei egoki euskalduntzen laguntzeko. Beste batzuen asmoa daukaten euskara maila hobetzea da, batez ere hitz egiteko erraztasuna hartu eta seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko.

Egitasmoa Eibarko Udalak bideratzen du Udal Euskaltegiarekin eta Eibarko AEKrekin batera eta ikastetxe guztien lankidetzarekin.