Guraso Eskola: interesgune berria udal liburutegian

Interesgunearen irudia

Interesgunea haur liburutegian kokatuta dago

2023/02/08

Gurasoei seme-alaben hazkuntzan diezaieketen liburuak

Haurren eta nerabeen hezkuntza konplexua da batzuetan, eta, askotan, gurasoek ez dakite nola aurre egin eta erantzun beren seme-alaben jarrera eta portaera jakin batzuei. Askotan entzun dugu “instrukzio liburu bat” ekarri beharko luketela jaiotzean.

Liburutegian, askotan, mota horretako kontsultak jasotzen ditugu, liburu baten bila datozen pertsonenak, beren ustez zuzenak ez diren seme-alaben portaerekin laguntzeko.

Horrelako informazioa emateko eta familiekin lankidetzan aritzeko, Guraso Eskola deitu diogun interesgune bat jarri dugu haur liburutegian. Liburutegiko hainbat gunetan sakabanatuta zeuden liburuak bildu ditugu, eta puntu horretan jarri ditugu, errazago aurkitzeko moduan.

Liburuak liburutegiko txartelarekin maileguan hartu ahal izango dira, gure bildumako beste edozein material bezala.

Leku hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Seguru aurkituko duzula baliagarria izan daitekeen zerbait hazkuntza-etapa zail honetarako.

Anima zaitez bisitatzera! Eta, noski, erosketa-iradokizunak egin ditzakezu funts hori handitzeko.