"Gozatu udan irakurtzen eta jolasean": familientzako gida 2022

2022/06/15

Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak opor garaian familian gozatzeko jolasen eta liburuen bilduma prestatu dute.

Udan seme-alabekin egoteko denbora gehiago izaten denez, irakurketa lantzeko eta euskara indartzeko ere sasoi egokia da. Familiei horretan laguntzeko, Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak jolasean eta irakurtzen gozatzeko liburu eta jolas gomendioak bildu dituzte GIDA batean. 

Gida hori HH eta LHko ikastetxe guztien esku jarriko da, familien artean banatu dezaten.