irakurketa gidak interesguneak umeentzako jolasak
Gozatu udaberriko oporretan irakurtzen eta jolasean
2026/03/25
Eibarko Udaleko Juan San Martin Udal Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak opor garaian familian euskaraz gozatzeko moduko liburu gomendioak eta jolasak proposatzen dituzte
Opor garaian seme-alabekin egoteko denbora gehiago dugunez, euskara eta irakurmena indartzeko ere une egokia da.
Elkarrekin prestatutako gida hau ikastetxeetara bidaliko da, familien artean ezagutarazteko.
Hemen ere deskargatu edo ikusi ahal da. Gidan proposatutako liburuak Umeen liburutegian kokatuta dagoen interesgune batean daude, maileguan hartzeko prest. Jolasen argibideak gidan bertan ikus daitezke.
Liburuen azaletan kilk eginda, katalogoan liburua zein liburutegitan topatu eta eskuragarri dagoen ikus daiteke.
