Go!Azen 7.0 kontzertuaren sarreren itzulketa

2021/01/13

Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretua indarrean jarri ondoren, eta hura aplikatuz, Teatro COLISEO Antzokiak honako hau jakinarazi nahi du: Aipatu Dekretuak ezarritako mugikortasun murrizketek eragindako pertsona guztiei urtarrilaren 16an 12:00etan, 15:00etan eta 17:00etan Go!Azen 7.0-k emango dituen ikuskizunetarako eta baita Korrontzi eta Loreak eta zauriak ikuskizunerako sarrerak erosiak dituztenei, sarreren zenbatekoa honela itzuliko zaie:

1. Antzokiko leihatiletan erositako sarrerak

Zenbatekoa eskudirutan leihatiletan itzuliko da. Go!azen ikuskiznaren epemuga urtarrilaren 16an, ordutegi bakoitzaren arabera, ikuskizuna hasi aurretik egongo da zabalik. Beste ikuskizunentzat, jarduera hasi arte itzuli ahal izango dira sarrerak.

     2. On-line erositako sarrerak:

Itzulketa ez da automatikoa izango. Interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: coliseoeibar@gmail.com, gaian "Sarrerak itzultzea" adieraziz eta, mezuaren eremuan, sarreren itzulketa berariaz eskatuz. Ordaindu den txartelaren izen abizenak eta sarreren ilara eta eserleku zenbakiak adierazi beharko dira. Mezua kontzertuak hasi baino lehenago jaso behar dira.

Bai leihatilan eta baita online bidez itzultzeko eskaerak kudeatu ahala, sarrerak salgai jarriko dira lehiatilan eta Online kanaletan. Pazientzia eskatzen dugu itzulketak kudeatzeko behar den denborarengatik, eta barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpenengatik.