Gipuzkoan Gazte Tour egitasmo berria hartuko du Eibarrek maiatzaren 4ean

2019/04/15

Kontzertuak, maiatzaren 4ean, arratsaldeko 7:00etan hasita, izango dira Coliseo Antzokian. Sarrerak 5 euro balio du. Bestalde, BAMBOO Donostia taldearen dantza masterclassa goizean izango da, 11:30ean, dohainik, Ipurua Kiroldegian.

Maiatzaren 4ean, goizeko 11:30etatik aurrera, BAMBOO Donostia taldearen dantza-master- classa izango da, dohainik, Ipurua Kiroldegian. Izen-ematea Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan egin beharko da, aldez aurretik. Beranduago, arratsaldeko 19:00etan hasita, musikarentzako tartea izango da Andrea García eta David Oteroren eskutik, Coliseo Antzokian. Sarrerak 5 euro balio du eta Kutxabanken eta Coliseoko leihatilan, ohiko ordutegian eros daitezke.