"Gezurrak" musikala estreinatuko dute Eibar BHIko ikasleek

2022/04/26

Hilabeteak lanean eman ondoren, gutxi falta da Eibar BHI ikastetxeko ikasleek prestatu duten “Gezurrak” ikuskizun musikalaren emanaldirako. Maiatzaren 4an, 19:00etan aurkeztuko dute lana, Coliseo antzokian. Sarrerak Coliseoko ohiko salmentaren bidez eskuratu daitezke apirilaren 29tik aurrera, 5 eurotan.

Eibar BHI Guraso Elkartearen ekimenez sortu zen musikalaren proiektua. Ikastetxeak  egitasmoa bere egin, eta musikala prestatzeko tailerra egiteko aukera eskaintzen die ikasleei Hauspoa programaren barruan. 2018an (Isaskara) eta 2019an (Beldurrak) eskainitako emanaldietan arrakasta handia izan zuen musikalak. Aurten, bi urteko etenaren ondoren, berriro taularatuko da antzokian; oraingoan "Gezurrak" ikuskizuna eskainiko dute.

Ikasturtean zehar  Andrea Covadonga antzezlearen gidaritzapean ikasleak gogoz aritu dira dantza, kantak, interpretazioa, koreografia eta gidoia lantzen. Lan horren emaitza ikusgai izango da maiatzaren 4an 19:00etan, Coliseo antzokian.

Egitasmo honek Eibarko Udalaren babesa du.